XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badituzu landareak nonahi, baina har ezazu bat, ahal bada, loretan dena.

Berdin da zure etxeko balkoian edo ikastolan den bat, eta begiratu ongi.

1) Marrazturik den landare bat duzu hemen.

Seinala itzazu beraren zati desberdinak.

- Hara, lurrean finkaturik aurkitzen da landarea, eta zaina deitzen da lurrean sarturik dadukan parte hori.

- Gero, lurraren gainetik lehendabizi ageri denak zangoa du izena.

Lastoa esaten zaio landare ttikietan edo belarkietan, baina enborra deitzen da zuhaitz eta arbola handietan.

- Zangoari atxikirik daude: adarrak, hostoak, loreak, eta...] fruituak